Legezko oharra

Dokumentu honek Talleres Ederlan enpresak Interneteko erabiltzaileen eskura jartzen duen zerbitzuaren erabilera arautzen du. Webgune hau erabiltzeak baldintza horiek onartzea dakar berekin. Talleres Ederlan enpresak noiznahi alda ditzake baldintza horiek.

34/2002 Legeari buruzko informazioa
Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen inguruko 34/2002 Legeak –uztailaren 11koa– agindutakoa betez, hona hemen webgune honen gaineko informazio-datu orokorrak:

Talleres Ederlan
Nafarroako Merkataritza Erregistroan inskribaturik, 00 folioa, 00 liburukia. NA-0000 orria, 00ª inskripzioa
Arazuri industrialdean du helbidea. C kalea, 24. zk., 31170 Orkoien (Nafarroa)
IFK: 000000000

Webgunean eskainitako harreman-helbidearen erabilerari buruzko informazioa

Webgunean eskainitako harreman-helbidea erabilita mezu elektroniko bat bidaltzen bada, horrek berekin dakar erabiltzaileak baimen zehatza ematen duela Talleres Ederlan enpresak helbide elektroniko hori erabil dezan bere kontsultari erantzuteko mezu elektroniko bat igorriz, edo, bere kasuan, bestelako komunikazio-bide bat erabiliz, posta elektronikoaren baliokidea dena.

Egile-eskubideen eta jabetza industrialaren eskubideen gaineko klausula
Talleres Ederlan enpresari dagokio, modu esklusiboan, webgune honi lotutako egile-eskubideak gauzatzea; beraz, bertako informazioa banatzeko edo jendartean komunikatzeko, erreproduzitzeko edo guztiz edo hein batean biltzeko, baimen zehatza eman behar dute aurretik Talleres Ederlan enpresako arduradunek.

Webgune honek estekak (links) ditu, hirugarrenek kudeatzen dituzten webguneetara jotzeko. Erabiltzaileei sarean dauden beste informazio-iturri batzuen berri ematea da esteka horien helburua, haientzat interesgarriak izan daitezkeelakoan. Talleres Ederlan enpresa ez da inola ere erantzule izanen link horietan ageri den informazioaren aurrean, erabiltzailea bere erantzukizunpean sartzen baita edukira, horietan ezarritako baldintzen pean.

Talleres Ederlan enpresak ez du ziurtatzen bere webgunea beti erabiltzeko moduan izango denik, ezta uneoro edukiak osoak edo zehatzak izango direnik ere.

Talleres Ederlan enpresa ez da webgune honen edo bertan azaltzen den informazioaren erabileratik erator daitezkeen zuzeneko nahiz zeharkako kalte edo galeren erantzule.

Hortaz, Talleres Ederlan enpresak webgune honetan ageri diren produktu eta zerbitzuen espezifikazioak aldatzeko eskubidea du.